Wordle, hitz ezkutuaren bila

Wordle 2022an sare sozialetan guztien ahotan dabilen hitzak asmatzeko jokoa da: modan dagoen denbora-pasa da, eta Interneteko hitz-joko nagusian bihurtu da. Wordlen abiapuntua oso sinplea da: bost letrako hitz bat asmatzea. Horretarako, jokoa pista batzuez baliatzen da (koloreak erabiliz) eskura dauden sei saiakeretako bakoitzean, jokalariak ezkutuko hitza aurkitu arte.
Gehiago

Badator 22. Korrika

Iazko azaroan eman zuten jakitera Korrika 22. edizioak Amurrio eta Donostia lotuko dituela, 2.180 kilometroko ibilbidea eginda. Ohi bezala, euskararen aldeko oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du hamaika egunean, covid-19aren pandemiak behartutako etenaldiaren ondoren.
Gehiago

Hasi urtea Mintzapozez

Urtarrilean Mintzakiden izena emateko aukera dago.
Helduen euskalduntze eta alfabetatzeak jende asko euskalduntzea lortu du azken urte hauetan, paper garrantzitsua bete du hizkuntzaren berreskurapenean. Hala ere ikasle askorengandik etorri da kezka berria: euskara ikasi dut eta orain zer?
Gehiago

Zubiarte euskaltegian izena emateko bigarren epea irekita

Matrikula egiteko 2. epea urtarrilaren 17tik 21era bitarte luzatuko da. Matrikula aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz egiten ahal da. Zubiarte euskaltegi publikoa da eta maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu.
Gehiago

Berbaxerka: hiztegia lantzeko hitz-jolasa

Kataluniako Paraulogicen euskarazko bertsioa da. Jokoak ematen dizkizun letrekin euskarazko ahalik eta hitz gehien osatzean datza. Ez du egile jakinik.
Gehiago

Hitzaren eta ekimenaren urtea

Hasi berri dugu 2022 urtea. Euskaldunok bi ekimen garrantzitsu izanen ditugu aurten: udaberrian, 22. Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du `Hitzekin´ lelopean. Udazkenean, berriz, azaroaren 18tik abenduaren 2ra, 3. Euskaraldia etorriko da `Hitzez ekiteko garaia´ lelopean. Beraz, 2022a hitzaren eta ekimenaren urtea izanen da.
Gehiago