Familia barnetegiak: oporrak euskaraz

Familia barnetegian bat egiten dute gurasoek eta haien seme-alabek, euskara ikasi eta, batez ere, haien artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko helburuarekin. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

AEK urteak daramatza familia barnetegiak antolatzen. Oso barnetegi bereziak dira: goizean, gurasoak euskara ikasten ari diren bitartean, seme-alabak euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, berriz, denak batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

Mailak: B1, B2, C1

Datak:  

  • Uztailaren 3tik 14ra.
  • Uztailaren 17tik 28ra
  • Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra.

Matrikulazioa eta informazioa: Maiatzaren 2tik aurrera AEK-ko euskaltegietan, 948 464 000 edo 673 200 100 telefonoetan, udabarnetegiak@aek.eus e-postan edo AEKren webgunean.

Dirulaguntzak: 
Euskara ikasteko dirulaguntzei buruzko informazioa Elaide webguneko dirulaguntzen atalean.