Udako barnetegiak: euskarari bultzada emateko

Euskara ikasleentzat udako hilabeteak ezin aproposagoak dira ikasteko prozesuari bultzada emateko, uda eta opor giroaz gozatzen den bitartean; askoren iritziz, garairik onena.

Ongi dakite hori helduen euskalduntzean ari diren entitateek, eta, horregatik, urtero udako barnetegiak antolatzen dituzte.

Udako barnetegiek aukera asko eskaintzen dituzte, euskara eskolez gain: txangoak, ekintzak… Baina garrantzitsuenak dira egun osoan euskaraz aritu ahal izatea eta modu naturalean jasotzea; izan ere, herri euskaldunetan egiten ohi dira. Horretaz gain, jende eta leku berriak ezagutzeko parada ematen dute ere.

Mota anitzekoak dira ere. Barnetegi ibiltariak edo familia barnetegiak, esaterako. Hauek dira eskaintza nagusiak:

AEK

MAIZPIDE

BAKAIKU

Animatzen direnentzako, gainera, udalek eta Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak dituzte. Hemen ikus daitezke udalen dirulaguntzak eta hemen Nafarroako Gobernurena.