Udan ere, euskara zuri deIKA

Iruñeko IKA Campion euskaltegiak udako ikastaroen berri eman eta matrikula-epea ireki du.

 

ABUZTUA

  • Mailak: 0tik hasteko, A1+, A2, B1, B2 eta B2.2
  • Datak: abuztuaren 7tik irailaren 1era.
  • Iraupena: 60 ordu, 4 astetan banatua, 3 ordu egunean, astelehenetik ortziralera (2 edo 3 asterako izen-ematea aukeran).
  • Ordutegia: 09:00-12:00 edo 17:00-20:00, ikasleen beharretara moldatua. Taldeak goizean eta arratsaldean sortzen badira, ikasleak txandaka aritzeko aukera.
  • Prezioa: 195 € (2022-23 ikasturtean IKA Campionen aritu diren ikasleek %10eko beherapena)

 

ABUZTUA - C1 MAILAKO AZTERKETA PRESTATZEKO

  • Datak: abuztuaren 7tik irailaren 1era.
  • Iraupena: 4 astekoa (3 astekoa ahozko azterketa prestatzekotan) eta 2 edo 3 asterako izen-ematea aukeran.
  • Ordutegiak eta prezioak: 2022-23 ikasturtean IKA Campionen aritu diren ikasleek %10eko beherapena.

 

Ikastaro mota

Data

Ordutegia

Prezioa

C1 azterketa osoa

80 ordu

Abuztuaren 7tik irailaren 1era

09:00-13:00

300 €

C1 azterketa idatzia

40 ordu

Abuztuaren 7tik irailaren 1era

09:00-11:00

edo

17:30-19:30

170 €

C1 ahozko azterketa

40 ordu

Abuztuaren 16tik irailaren 6ra

09:00-11:30

edo

17:30-20:00

170 €

 

IRAILA

  • Mailak: A1+, A2, B1, B2 eta B2.2
  • Datak: irailaren 5etik irailaren 21era.
  • Iraupena: 18 ordu, 2 ordu egunean, asteartetik ortzegunera.
  • Ordutegia: 09:30-11:30 edo 17:30-19:30, ikasleen beharretara moldatua. Taldeak goizean eta arratsaldean sortzen badira, ikasleak txandaka aritzeko aukera.
  • Prezioa: 75 €.

 

Hemen informazio gehiago