Zubiarte euskaltegian izena emateko epea zabalik

2023-2024 ikasturtean matrikulatzeko epea irekita egonen da maiatzaren 29tik ekainaren 16ra.

Uharten kokatuta dagoen euskaltegiak ireki du, dagoeneko, 2022-2023ko ikasturterako matrikulazio epea. Matrikula egiteko epea maiatzaren 29tik ekainaren 16an izanen da. 

Gogoratu Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako udal askok euskara ikastaroak egiteagatik diru laguntzak ematen dituztela. Informa zaitez Elaide webguneko dirulaguntzen atalean

ZUBIARTE EUSKALTEGIA

Matrikula egiteko epea: Maiatzaren 29tik ekainaren 16ra

Modalitateak:

  • Astean egun bateko ikastaroak. B2, C1 eta EGA azterketak prestatzeko.
  • Astean bi eguneko ikastaroak (aurrez aurre edo on line). Maila guztiak. On line ikastaroetan ongi ibiltzeko kontuan izan dekalogoa
  • Mintza ikastaroa. Mailak: B2 eta C1.
  • Autoikaskuntza ikastaroa (aurrez aurreko mintza saioarekin). Maila guztiak. 
  • Kanpo ikastaroak (guraso taldeak, ikastetxeak…)

Informazio gehiago
Talde-eskaintza, modalitateak, ordutegiak eta prezioak Zubiarte euskaltegiaren webgunean