Euskarabideak ireki du euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea

Datorren azaroaren 30a arte zabalik egonen da, Euskarabidean, euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea, eta 2023 urteko eta 2024ko lehen seihileko ikastaroetarako eskariak egin ahalko dira.

-    Laguntzen hartzaileak: euskara ikasten ari diren 16 urtetik gorako helduak.
-    Ikastaro motak: estentsiboak, trinkoak, barnetegiak, autoikaskuntza tutorizatua eta berariazko ikastaroak.

  • 2023ko abuztuaren 28tik abenduaren 1era bitarte hasten diren ikastaroengatik eginiko ordainketetarako. Ikastaroak, edonola ere, amaituta egon beharko dira 2024ko ekainaren 30ean.

-    Baldintzak:

  • %80ko bertaratzea eduki behar da, gutxienez.

-    Aurkeztu beharrekoa:

  • Eskabidea telematikoki beteta.
  • Beste modu batera egiten bada, eskabidea beteta eta sinatuta (kasuan kasu: paperean, pdf formatuan, eskaneatuta ala argazkien bidez erantsita).
  • Matrikularen agiria: nahitaez datu hauek agertuko dira: euskaltegia, modalitatea, hasiera, bukaera eta ordu kopurua.
  • Ordainketa agiriak: aurkeztutako ordainagirien batura gutxienez jasoko den laguntzaren adinekoa izan beharko da.
  • Ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatuz gero, aski da dokumentazio guztia eskaera bakar batean jasotzea.

-    Beste agiri batzuk (eskatzaileak aurkeztea saihesten ahal du Euskarabideari datuak lortzeko baimena ematen badio):

  • Errolda agiria.
  • Nafarroako Ogasuneko agiria.
  • Gizarte Segurantzako agiria.
  • Bertaratze ziurtagiria (2024ko uztailaren 15erako).

-    Aurkezteko beste modu batzuk:  

  • Bide telematikoa erabiltzen ez bada, eskabidea inprimatu behar da, datuak bete eta sinatu.
  • Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan.
  • Posta bulego batean.

-    Dirulaguntzen zenbatekoa:  

  • Estentsiboen, trinkoen eta barnetegien laguntza moduluak:
    • 40 eta 79 ordu bitartekoak, 90 eurora arte.
    • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
    • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 380 eurora arte.
  • Autoikaskuntzako ikastaroen laguntza moduluak:
    • 100 eta 189 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 190 eta 250 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
  • Berariazko ikastaroen laguntza moduluak:
    • 40 eta 100 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 101 eta 200 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
    • 201 eta 400 ordu bitartekoak, 380 eurora arte.

                  
Informazio gehiago: https://www.euskarabidea.es/euskara/euskarabidea/dirulaguntzak/euskara-ikasteko-helduentzako-norbanakoen-laguntzak