Errigora: Nafarroa hegoaldeko uzta zure sukaldean sartzeko prest

Martxoaren 13ra arte Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak, ardo loteak eta fruitu lehorrak eskatu daitezke, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo-ohituretan eragiteko modu bat da. Izan ere, Errigora, kontsumitzeko moduak aldatuz, ekoizteko erak aldatzeko bide bat sustatzen ari da:

  • Bertako elikagaien alde eginen duzu.
  • Euskara indartuko duzu.
  • Auzolana bultzatuko duzu. 
  • Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.  

Eskaintza zabala

Errigorako uzta ugaritzen ari da. Aurten Nafarroako hegoaldeko eta erdialdeko produktu hauek eskatu daitezke: oliba-olio birjina estra, ardoa, kontserbak (zainzuriak, piperrak, tomatea, orburuak, kardua, menestra, barazki loteak, txitxirioak, babarrunak), fruitu lehorrak (arbendolak), lekaleak (dilista eta txitxirioak), pasta eta arrotza. Ekologikoak ere aukeratu daitezke.

Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da, ardoa 6 botilako sortetan eta kontserbak 12 ontziko sortetan. Planteamendua urte osorako beste eskatzea da.

www.errigora.eus

Errigorako produktuak ezagutu eta eskaera egiteko aukera dago webgunean.