Martxoaren 8rako zenbait proposamen

Nafarroako 25 toki entitatek elkarlanean landu dute martxoaren 8ko emakumeen nazioarteko eguna. “Mundu feminista planeta jasangarri baterako” lelopean, programazio zabala prestatu dute Nafarroako herri askotan. Jarduera horietako gehienak martxoaren 8aren inguruan eginen badira ere, badira ia hilabete osoa hartuko duten ekitaldi batzuk ere. Horien artean daude artikulu honetan nabarmendu ditugun hiru erakusketak.
Gehiago

Errigora, plateretik baratzera

Hemen da, berriz ere, Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Martxoaren 4tik 24a bertako oliba-olio birjina estra eta kontserba, arroz eta pasta-sortak eskatu ahal izanen dira, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Kanpaina honen bidez, kontsumitzeko moduak aldatzeko bide bat proposatu nahi dute ekoizteko erak alda daitezen. Izan ere, “gaurko kontsumoaren araberakoa izanen da biharko ekoizpena”.
Gehiago

Euskalkitegia, euskalki eta hizkera desberdinak ezagutzeko modu dibertigarria

Euskalkien inguruko jokoa da Euskalkitegia, mugikorretarako eta tabletetarako joko erraza. Aplikazioa honek euskararekin eta euskalkiekin jolasteko aukera ematen du. Badihardugu Euskara Elkarteak sortu du, Codesyntax enpresaren laguntzarekin.
Gehiago

Euskaltegiak mintzo: "Euskaraz solasteko grina"

IKA euskaltegietatik dator notizia...

Gure euskaltegiak Arturo Campion du izena eta zera baino errazagoa da aurkitzea, Comedias kalean, Sarasate Pasealekua eta Gazteluko Plazaren ondo-ondotxoan baitago. Euskal Herriko euskaltegi aitzindaria da eta bere ikasgeletatik ikasle – pertsona – anitz pasa dira eta ez irakasle gutxi.
Gehiago

Dylan Inglis ingeles euskalduna

Dylan Inglis ingeles gaztea 2016an etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira, familiarekin oporretan. Orduan entzun zuen lehen aldiz euskara eta hitz batzuk erabiltzera ere animatu zen. Halako zirrara sentitu zuen, euskara ikasteari ekin ziola. Eta nola ikasi gainera! Zuberera, bizkaiera eta Nafarroako euskalkia ere menperatzen ditu. Youtuben euskarari buruz zabaldu dituen bideoak ezagunak egin dira.
Gehiago

Hizkuntza aniztasuna eta euskara

Gure jendartea, gure herriak gero eta anitzagoak dira. Azken urteotan, herritar ugari etorri da bertze herrialde batetik gurera bizitzera; jatorri, hizkuntza zein kultura askotarikoak ditugu gure artean, eta hori aberasgarria da.
Gehiago