Wordle, hitz ezkutuaren bila

Wordle 2022an sare sozialetan guztien ahotan dabilen hitzak asmatzeko jokoa da: modan dagoen denbora-pasa da, eta Interneteko hitz-joko nagusian bihurtu da. Wordlen abiapuntua oso sinplea da: bost letrako hitz bat asmatzea. Horretarako, jokoa pista batzuez baliatzen da (koloreak erabiliz) eskura dauden sei saiakeretako bakoitzean, jokalariak ezkutuko hitza aurkitu arte.

 

Wordle-ren jatorrizko garapena Estatu Batuetan ema zen. Josh Wardle Brooklyn-eko ingeniariak denbora-pasak gustuko dituzten pertsonentzat diseinatu zuen jokoa pandemia garaian. Lehenik, senideekin eta lagunekin partekatu zuen; handik gutxira, sare sozialek eta WhatsAppek gainerakoa egin zuten: biralizatu egin zuten, eta masa-fenomeno bihurtu zuten. Zenbakiek beren kabuz hitz egiten dute: bi hilabete eskasetan, Wordleren erabiltzaileak 90etik 300.000ra pasatu dira.

Eskaintzen duen sinpletasuna funtsezkoa izan da bere arrakastan: Wordle hitz bat asmatzean datza. Sinpleagoa, ezinezkoa. Horretarako, lehenik eta behin, erabiltzaileak lehen lerro bat bete behar du bost hizkiko hitz batekin. Osatu ondoren, jokoak adieraziko dio zenbat letra dauden posizio egokian eta zenbat ez. Nola? Jokalaria gidatzen duen kolore-kode baten bidez. Grisak Wordleren hitz ezkutuak letra hori ez duela adierazten du; horiak, berriz, bai, baina ez posizio horretan; eta berdeak, letra zuzen dagoela.

Jolasa hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri eta 1-2 minutu baino ez dira behar osatzen, bakoitzaren trebetasunaren arabera. Hemen euskeraz jolastu ahal da. Horretarako, nabigatzailea baliatu beharko da (Google Chrome, Microsoft Edge, etab.). Izan ere, Play Storek eta Apple Storek ez dute jokoaren aplikazio espezifikorik.

Bestalde, bakoitzaren "arrakasta" beste erabiltzaile batzuekin partekatu daiteke. Ezkutuko hitza asmatu ondoren, jokoak edozein bide eta/edo aplikazio erabiliz bidaltzeko aukera ematen du, oso modu intuitiboan: sistemak 'ZABALDU' botoia sakatzean, puntuazioa arbelean gordetzen du, eta, beraz, jokalariek dagokion aplikazioa soilik ireki behar dute (WhatsApp, Twitter, etab.), ITSATSI sakatu behar dute... eta ordu batzuez senideen edota lagunen aurrean harro agertu ahal da. Gutxienez hurrengo egunera arte.