Martxoaren 8ko aldarrikapenak kalera

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapen eguna izanen da beste behin ere. Mugimendu feministak zaintza jarriko du erdigunean gaurko mobilizazioetan.

Pandemiak agerian utzi du egungo zaintza-ereduaren krisia, eta horrek ez duela funtzionatzen milaka emakumeren lanik gabe. Zaintza-lana funtsezkoa da bizitzari eusteko, baina askotan doakoa, ikusezina, prekarioa eta feminizatua izaten jarraitzen du. Emakumeengan uzten da gehienetan eta zaintza-ardurak berdintasunez banatzea betetzeke dagoen erronka da, bai eta gizarte berdinzaleagoa eraikitzeko aukera ere. 

Zenbait toki entitatek bat egin dute mugimendu feministen aldarrikapenekin, eta konpromiso hauek hartu dituzte:

  • Toki-esparruan zaintzaren inguruko ikuspegian aldaketak sustatzen dituzten politika publikoak bultzatzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko. 
  • Ikusarazi eta balioestea bizitzaren jasangarritasuna ahalbidetzen duten zaintza-lanak, eta azpimarratzea sexuaren araberako lan-banaketa indartzen duten rolen eta estereotipoen eraldaketa.
  • Aitortzea mugimendu feministak arlo honetan egindako ekarpenak eta lana. 

Mobilizazioak

Gaur elkarretaratzeak eta manifestazioak eginen dira Nafarroako herri eta auzo askotan. Iruñean, 20:00etan manifestazioa eginen da Antoniuttitik. Aurretik, Iruñeko auzoetatik eta Iruñerriko herrietatik zutabeak eginen dituzte Alde Zaharrera taldean joateko.

Nafarroako beste hainbat herritan ere mobilizazioak eta zenbait jarduera antolatu dituzten. Hona hemen horietako batzuk: 

  • Aranguren: 12:00etan elkarretaratzea Mutiloa plazan (ikus egitarau osoa). 
  • Antsoain: Iruñeko manifestazioarekin bat egin da (ikus egitarau osoa).
  • Atarrabia: Iruñeko manifestazioarekin bat egin da (ikus egitarau osoa).
  • Baztan: 19:00etan kontzentrazioa Elizondoko plazan (ikus egitarau osoa). 
  • Berriozar: 12:00etan kontzentzazioa Euskal Herria plazan. 19:00etan zutabea Iruñera (ikus egitarau osoa).
  • Burlata: 12:00etan elkarretaratzea udaletxeko plazan (ikus egitarau osoa).
  • Eguesibar: 12:00etan ekitaldi instituzionala udaletxeko behealdean (ikus egitarau osoa). 
  • Larraun: 19:00etan manifestazio zaratatsua Larraungo udaletxetik Lekunberriko plazara (ikus egitarau osoa). 
  • Malerreka: 12:00etan elkarretaratzea Doneztebeko biribilgunean. Bestelakoak: Larunbatean 10:00etan Legasa-Elgorriaga ibilbidea. 12:30ean gosari autogestionatua Elgorriagako plazan.
  • Orkoien: 12:00etan elkarretaratzea udaletxearen aurrean (ikus egitarau osoa).
  • Sakana: 12:00etan elkarretaratzea Etxarriko plazan. 19:00etan elkarretaratzeak Arbizun eta Arruazun. 20:00etan elkarretaratzea Irurtzungo plazan. 20:00etan manifestazioa Altsasun (ikus egitarau osoa). 
  • Tafalla: 20.00etan elkarretaratzea eta manifestazioa Nafarroa plazan (ikus egitarau osoa).
  • Uharte: Martxoaren 8ko egitaraua hemen.

Martxoaren 8ko egitarauetan zenbait ekitaldi daude euskaraz. Elaideko agendan dituzue.