Hasi urtea Mintzapozez

Urtarrilean Mintzakiden izena emateko aukera dago.
Helduen euskalduntze eta alfabetatzeak jende asko euskalduntzea lortu du azken urte hauetan, paper garrantzitsua bete du hizkuntzaren berreskurapenean. Hala ere ikasle askorengandik etorri da kezka berria: euskara ikasi dut eta orain zer?

Kezka hau ez da hain berria, euskaldun berrien fenomenoa ezaguna izan baita euskal kulturan eta hizkuntzaren normalizazioan.

Mintzakide bezalako egitasmoak testuinguru honetan sortu ziren. Ikasleak ikasi duen hori landu eta hobetu nahi du eta hori lortzeko bide bakarra euskara maiztasunez erabiltzea izaten da.

Mintzakide urrats hori ematen laguntzera dator: euskara maila ertain edo altua duten herritar helduentzat, bertako euskaldunekin euskara praktikatzeko; euskaraz bizi ahal izateko hainbat egoera sortu, jarduera eta ekitaldiak antolatzen dituen programa da.

Mintzakide egitasmoa erabileran eragiteko helburu duten Euskara Elkarte, beren federazioa Topagunea eta Euskaltegien arteko elkarlanetik sorturiko proiektua da.

Urtarrila osoan izango da Mintzakide egitasmoan izena emateko aukera:

- Iruñerriko Mintzakide: izena eman

- Pirineotako Mintzakide: izena eman

- Sakanako Mintzakide: izena eman

- Ultzama-Larraungo Mintzakide: izena eman

- Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna: izena eman

- Lizarraldeako eta Izarbeibarko Mintzakide: izena eman

- Tafallako Mintzakide: izena eman