"Baserrian zuzenean" Ezpalak taldearen azkenekoa

Ezpalak taldeak zuzeneko ikus-entzunezko bat plazaratu du zenbait musikariren laguntzarekin: Joseba Irazoki, Galder Izagirre, Paule Bilbao, Belen Sexpeare, Josu Ximun Billelabeitia eta Ane Barrenetxea.

Ezpalak 2019an sortu zen eta honako musikari hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). 2019an bertan lehen diskoa argitaratu zuten “Ezpalak” izenekoa. 2021eko udaberrian “Kolpatu topatu” plazaratu zuten eta disko horretako 6 kantu jo dituzte “Baserrian zuzenean” ikus-entzunezkoan. Kantu horietako bakoitzean gonbidatu bat izan dute: