Baditugu Nafarroako Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak

Larunbatean jokatu zen Lesakan 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako 3. eta azken finalaurrekoa. Bertan erabaki zen zortzi finalisten zerrenda. Finala abenduaren 2an izanen da, Iruñean. Sarrerak salgai daude.

Urrian hasi zen 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, 46.ena. 29 bertsolarik eman zuten izena eta, behin aurre-kanporaketak igarota, 24k abiatu zuten lehia. Guztira, zortzi saio izanen ditu txapelketak, beste horrenbeste udalerritan. Izan ere, Bertsozale Elkarteak bere egitasmoa eta bertsolaritza Nafarroako lurralde osora hedatzeko apustua egin du. Lau final-laurdenak Iruritan, Vianan, Uharten eta Agoitzen izan dira. Final-erdiak, berriz, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatu dira. Hain zuzen, azken herri horretan erabaki zen finalisten zerrenda. Altsasuko, Agoizko eta Lesakako finalaurrekoetako hiru irabazleei, Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Joanes Illarregiri alegia, puntuazioaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Hauek dira finalistak

  1. Saioa Alkaiza Guallar
  2. Julio Soto Ezkurdia
  3. Joanes Illarregi Marzol
  4. Xabat Illarregi Marzol
  5. Eneko Lazkoz Martinez
  6. Josu Sanjurjo Alzuri
  7. Saats Karasatorre Martinez
  8. Sarai Robles Vitas

Final handia Iruñean jokatuko da, abenduaren 2an, larunbatean, 17:00etan, Anaitasuna kiroldegian

 

www.bertsosarrerak.eus 
Finaleko sarrerak salgai webgunean