“Euskara ikastea dibertigarria da”

Dohino historialaria da, eta Tokion hasi zen poliki-poliki gramatika ikasten. Pandemia hasi baino lehen, Madrilera joan zen Europako historiako masterra egitera, eta bertako Euskal Etxean jarraitu zuen ikasitakoa ez ahazteko. Masterra zela eta, Euskal Herrira hasi zen etortzen, hilero, Lekeitiora batez ere. Oñatin bizi da orain, “euskaldunez inguraturik”, berak dioen moduan, 1766. urtean Gipuzkoan izandako matxinadak aztertzen dituen bitartean. Eta haiekin euskaraz egiten du beti, ez omen diotelako gazteleraz egiten uzten.

Bi urtetan euskaldundu da. Ez da marka makala, inola ere! Berez ustez, ikasteko interesa edukitzea da gakoa, eta edozein hizkuntza ikasteko ahalegindu behar da, denek baitute beren konplexutasuna. Azken garaian, gainera, bertsolaritzarekin ausartu da ere, eta pasa den martxoan Donostiako Ibaeta auzoko festetan estreinatu zen. Lizaso, Egaña eta Gaztelumendi anaiak izan zituen kide oholtza gainean.