Zubiarte euskaltegiaren eskaintza 2022-2023 ikasturterako

Azken bi urte hauetan, eskaintza bizi izan dugun egoerara egokituta aritu eta gero, datorren ikasturtea gogotsu eta normaltasunez hasteko apustu argia egin du Uharten kokatutako euskaltegiak.

Nafarroako euskaltegiak gogotsu heldu zaizkigu aurtengo udari eta datorren ikasturteari begira. Ohiko ikastaroez gain proposamen berriak ere eskainiko dizkigute.

Hori dela eta, gaurkoan, ELAIDEk Zubiarte euskaltegiak 2022-2023ko ikasturterako eskaintzen dituen euskara-ikastaroen nondik norakoak azaldu nahi dizkizu.

Halaber, ez duzu ahaztu behar Nafarroako udal askok ikastaro hauek egiteagatik diru-laguntzak ematen dituztela. Informa zaitez Elaide webguneko dirulaguntzen atalean.

ZUBIARTE EUSKALTEGIA

Matrikula egiteko epea: Maiatzaren 27tik ekainaren 16ra

Modalitateak:
•    Egun bateko ikastaroak (aurrez aurrekoak)
•    Mintza ikastaroak
•    Autoikaskuntza + mintza saioa eta tutoretza online.
•    Bi eguneko ikastaroak (aurrez aurrekoak eta on-line)
•    Astean egun bat. Autoikaskuntzako ikastaroak.
•    Kanpoko ikastaroak (guraso taldeak, ikastetxeak, etab.)

Informazio guztia
Zubiarte euskaltegiaren wegbunean