Jarraitu Korrika, zuzenean

Hasi da, dagoeneko, Korrika. Hasierak ez du eguraldia lagun izan, izan ere euri artean abiatu da, eta datozen egunetan elurra ikusiko du ere. Baina hori, ordea, ez da eragozpen milaka lagunek apirilaren 10a arte, euskararen alde, tipi-tapa, gure geografia osoko errepide eta kaleak hartzeko.

Aurreko post batean Elaidek eman zuen Korrika 22 honen ibilbidearen berri.

 

Oraingo honetan, berriz, Korrika 2022ren zuzenean jarraitzeko gonbitea egin nahi du. Klikatu, ba, bideoan, Korrika ibilbidea zuzenean jarraitzeko. Esteka hauetako edozeinen bidez egin daiteke:

https://www.korrika.eus/eu/

https://www.youtube.com/watch?v=r6unpzFvvao

 

Baina ez hori bakarrik. Kilometro bakoitzaren eramailea nor den jakitea dago ere, AEK-k horretrako aplikazio bat prestatu eta eskura jarri duelako. Hemendik jeitsi daiteke: https://play.google.com/store/apps/details?id=eu.akting.korrika