Berbaxerka: hiztegia lantzeko hitz-jolasa

Kataluniako Paraulogicen euskarazko bertsioa da. Jokoak ematen dizkizun letrekin euskarazko ahalik eta hitz gehien osatzean datza. Ez du egile jakinik.

Mekanika erraza du jokoak, egunero zazpi letra ageri dira zazpi hexagonok osatutako abaraskara moduko horretan. Erdiko letra nabarmen ageri da derrigorrezkoa delako. Letra horiekin, beraz, euskarazko hitzak osatu behar dira, betiere erdikoa kontuan hartuta. Hitzek gutxienez hiru karaktere izan behar dituzte.

«Engantxatu naiz droga berri honetara». «Kontuz, adikzioa sortzen du». «Menpekotasuna sor dezake, ez erabili lanean». Sare sozialetako erabiltzaileek eman dute abisua: kontuz Berbaxerkarekin. Kataluniako Paraulogic jokoaren euskarazko bertsioak zale ugari lortu ditu tarte laburrean, eta batzuk hasiak dira jada euren buruari egunean jokatu dezaketen denbora mugatzen.

Sustatu.eus atariak azaldu duen moduan, jokoak erreferentzia argiak ditu: ingelesez, The New York Times-ek sortutako Spelling Bee, eta Katalunian, lehen aipatutako Paraulogic.. 

Berbaxerka ez da aplikazio bat, ordenagailuan edo sakelakoan joka daiteke, sartu esteka honetan eta hasi jokoan! . 

Probatzera animatuko zarete?

Iturriak: berria.eus eta sustatu.eus