Deklinabideapp. Euskal deklinabidea jolas

Informatikak euskararen irakaskuntzaren arloan eskaintzen dituen baliabideekin jarraituz, gaurko honetan deklinabidea jolas bihurtzen duen app baten berri eman nahi dizuegu.

Deklinabideapp mugikorretarako eta tabletetarako doako aplikazioa da. Oso tresna erraza da, ariketen bidez, euskal deklinabideak praktikatzeko, ikaskuntza entretenigarriago egiteko asmoz. Kudeaketa-aplikazioak garatzen dituen Gesmae enpresak sortu du.

Erabiltzaileak mila ariketa baino gehiago aurkitu ahal ditu bertan, esaldiak josi ahal izateko. Deklinabideapp mugikorretarako aplikazio da, Androiderako eta iOSerako balio duena, eta euskal deklinabideak lantzeko modu ludikoa eskaintzen du, zailtasun maila desberdinekin.

Aplikazioa Bilboko Gesmae enpresak garatu du, eta taldearen proiektu pertsonala da. Roberto Encinas Gesmaeko gerenteak azaldu bezala, euskararen ezagutza tresna sinple batekin freskatzeko beharraren ondorioz sortu zen, denbora hilak aprobetxatuz eta edozein lekutan praktikatzea ahalbidetuko zuena.

Deklinabideapp mugikorretarako eta tabletetarako nahiz web bertsiorako eskuragarri dago doan, sortzaileen asmoa ez baita etekin ekonomikoa ateratzea. Aplikazio hau Gesmaeko taldeak garatu dituen eta euskararen praktikari lotuta dauden aurreko bi jokori gehitu behar zaie.

Informazio osatzeko: www.deklinabideapp.net