Abizenak euskaldundu

Armendariz, Garciandía, Irigoyen, Mindeguía, Razquin, Sucunza… abizenak horrela idatzita ikusten ohituta gaude eta ez zaizkigu arraro egiten, gaztelaniazko grafia badute ere. Baina euskal abizenak diren aldetik, euskararen arauei jarraikiz idatzi beharko lirateke, horien jatorri eta izanarekin bat etortzeko.

Abizena euskalduntzea inoiz pentsatu duenarentzat hori egiteko aukera ezin hobea da nortasun agiria edo gidabaimen iraungitzen denean. Prozesua erraza da; baina, hori bai, bukatutakoan pertsonaren dokumentu guztiak aldaketa horretara egokitu beharko dira eta, beraz, berritu (karnetak, titulu akademikoak, bankuak, Gizarte Segurantza eta abar).

Beharrezko agiriak

Hasi aurretik, honako agiri hauek  bildu behar dira:

Prozedura

  • Agiri horiek lortuta, eskatzaileak bizilekuaren arabera dagokion Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian agertu behar du (aurretik zita eskatu behar da).
  • Izapidea doakoa da.

Abizenaren grafia egokia kontsultatzeko begiratu Euskaltzaindiaren webgunean