Toptopa erosketak euskaraz eta on-line egiteko

Jakina da pandemiaren eraginez erosketak Internet bidez egiteko joera aregotu dela, eta hori tokiko merkataritzaren kaltetan izan da. Zenbait elkarte eta erakundek elkarlanean Toptopa plataforma sortzea erabaki dute, etxetik mugitu gabe erosketak egin ahal izateko, baina herriko dendetan betiere.

Nafarroako zenbait eskualdetako merkatari elkarteek federazio bat sortu dute, Denok bat izenekoa, helburu argi batekin: tokiko merkataritza sustatzea eta saltoki txikiak babestea. Elkartearen ekimenez, on-line erosteko plataforma sortu berri dute, Toptopa izenekoa. Etxetik atera gabe erosketak egiteko aukera izanen da hemendik aitzinera, saltoki txikiei mesede eginez, eta bertako merkataritzak eskaintzen dituen arreta, berme, zerbitzu eta kalitatearekin.

Toptopan, on-line erosketak euskaraz egiten ahal dira

Hona hemen egitasmoan parte hartzen duten denden zerrenda.