NBT25: 24 bertsolari Nafarroa Arenarako txartelaren bila

Urriaren 4tik azaroaren 29ra bitarte jokatuko da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. 24 bertsolarik hartuko dute parte, eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izanen da finala, azaroaren 29an.

Nafarroako bertsolaritza une gozoan dela dator aurtengo txapelketa. 2023ko edizioan Anaitasunako finala inoizko jendetsuena izan zen, eta ordutik gorakada ari da bizitzen bertsolaritza Nafarroan, ikusle kopuruari zein bertsogintzari dagokionez. Horregatik, aurten urrats kuantitatiboa eta kualitatiboa eman dute eta maila koxka bat gorago jarri, finala lehen aldiz Nafarroa Arenan antolatuz.

Guztira, zortzi saio izanen ditu txapelketak, beste horrenbeste udalerritan. Lehenengo faseak lau saio izanen ditu: Auritzen, Mutiloan, Iruritan eta Los Arcosen. Hor ariko diren 24 bertsolarietatik 18k eginen dute aurrera, finalaurrekoetara. Finalaurrekoetan hiru saio izanen dira: Agoitzen, Leitzan eta Tafallan. Eta azkenik, Iruñean jokatuko da finala, azaroaren 29an, larunbatean, Nafarroa Arenan. Zortzi bertsolari ariko dira bertan, finalaurrekoetatik sailkatutakoak.

Txapelketari buruzko informazio guztia eta horren jarraipena hemen.

Saioen egutegia:

  • Urriak 4, Auritz – Kultur Etxea
  • Urriak 11, Mutiloa – Arangurengo Kultur Etxea
  • Urriak 18, Irurita – Gizarte Bilgunea
  • Urriak 26, Los Arcos – Kultur Etxea
  • Azaroak 1, Agoitz – Kultur Etxea
  • Azaroak 8, Leitza – Herri Aretoa
  • Azaroak 16, Tafalla –Kulturgunea
  • Azaroak 29, Iruñea – Nafarroako Arena

Saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi ahal izanen dira. Bukatzen ez badira, egunean bertan ere jarriko dira salgai, leihatilan.