Baditugu Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalistak

Finalaurrekoak jokatuta, erabaki dira finalean lehiatuko dira 8 bertsolarien izenak. Finalaurrekoak irabazita sailkatu dira Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregi eta lortutako puntuei esker beste 5 bertsolari. Finala azaroaren 29an izanen da, Iruñeko Nafarroa Arenan, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Agoizko, Leitzako eta Tafallako finalaurrekoak jokatuta, erabaki da finaleko zortzikotea. Saio bakoitzeko hiru irabazleei (Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Joanes Illarregi) puntuazioaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Hauek arituko dira kantuan final handian:

  1. Joanes Illarregi Marzol
  2. Julio Soto Ezkurdia
  3. Xabat Illarregi Marzol
  4. Eneko Lazkoz Martinez
  5. Saioa Alkaiza Guallar
  6. Ekhiñe Zapiain Arlegi
  7. Sarai Robles Vitas
  8. Eki Mateorena Zozaia

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Nafarroa Arenan jokatuko da lehen aldiz. 

 

Sarrerak

Salneurria: 25 € (arrunta), 17 € (gazteak) eta 19 € (bazkideak). Salgai bertsosarrerak.eus helbidean.