Musikaz blai

Nafarroako ipar mendebaldeko euskara zerbitzuek abian jarri dute euskarazko musika zabaltzeko ekimena. Eskualde horietako pertsona ezagunek proposatutako euskarazko kantu zerrendak zabalduko dira, bertako komunikabideen eta elaide.eus webgunearen bitartez. Bereziki gazteen artean baina baita publiko orokorrari begira ere zabaldu nahi den ekimena da. Orain abiatuko da, hiru herritarrek proposatutako kantu zerrendekin.

Ekimena abiatzeko hiru kantu zerrenda zabaldu dira Nafarroa ipar mendebaldeko hiru pertsona hauen eskutik:

  • Irantzu Pastor Ordoki, argazkilaria (Lesaka)
  • Arkaitz Mindegia Baleztena, musikaria (Aurtitz)
  • Aritz Ganboa De Miguel, artzaina (Arruazu)

Zerrenda hauetan euskal musikaren estilo ezberdinak aurkitu ahalko dituzue, anitza baita euskarazko musikan aurki dezakegun eskaintza. Ondoko hilabeteetan herritar gehiagok egindako kantu zerrendak gehituko zaizkio egitasmoari.

Zerrendak Youtuben eta Spotifin dituzue. Jarraian dituzuen esteketan zerrenda bakoitza ikusi ahalko duzue.

Irantzu Pastor

Arkaitz Mindegia

Aritz Ganboa

Ekimena honako entitateek sortu dute: Baztango Udala-Euskara Zerbitzua, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Malerrekako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Sakanako Mankomunitatea-Euskara Zerbitzua.