Gozatu sarean euskaraz!

Azken urtetan gorakada handia izan dute ingurune digitaleko euskarazko edukiek: aplikazioak, ipuinak, hezkuntzarako baliabideak, jolasak … Horiek guziak aurkitzeko modu erraz bat dago: gozatusareaneuskaraz.eus webgunean sartu eta klik bakarrean aurkituko dituzu.

Eusko Jaurlaritzak plataforma bakarrean bildu ditu ingurune digitalerako euskarazko edukiak. Euskarazko joku eta aplikazioez klik bakarrena gozatzeko aukera ematea da helburua.

Gozatu Sarean Euskaraz izeneko atari digitala jarri du abian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, euskarazko hainbat eduki, baliabide eta aplikazioz gozatzeko aukera izan dezagun. Besteak beste, haurrendako baliabide zein aplikazioak aurki daitezke, baina lehen fase honetan, aisialdian eta kirolean euskaraz gozatzeko baliabide digitalak bakarrik jarriko dira eskura. 

Aipatutako webgunean 100 baliabide eta aplikazio inguru ikus daitezke baita webserieak, webguneak eta telefono mugikorrerako jolasak ere. Euskararen tresnak ere eskura daude (hiztegiak, itzultzaile neuronala, euskarazko softwarea…).

Haurrendako eta helduendako baliabideak daude. 

Abantaila nagusia da horiek guztiak gune bakar batean bildu dituztela.

https://gozatusareaneuskaraz.eus/