Udako barnetegiak

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik erakargarriena suposatzen dute barnetegiek. Hauetan denetarako denbora izanen duzu: ikasteko, irteerak egiteko, aktibitateetan parte hartzeko, eskualde berriak ezagutu eta bertakoekin harremanak egiteko, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.

Oporrak laster hasiko dira gutako askorentzat, eta guk, ELAIDEtik, aukera ezin aproposagoa eskaini nahi dizugu zure euskara ikasteko prozesuari bultzada emateko, eta, aldi berean, kultur eskaintza oso erakargarria egiten dizugu gure geografia anitzeko beste eskualde batzuk ezagutzeko. Oraingo honetan, barnetegi batera joateko hiru eskaintza aurkezten badizkizugu ere, post honetako esteka batean Euskal Herrian barna aurkitu ahal duzun eskaintza zabalaren berri ematen dizugu.

Zure euskalduntze prozesua bizkortzeko modurik onena hizkuntzan murgiltzea da. Zer hoberik horretarako barnetegi bat baino? Eskaintzen zaizkizun aukeretan, euskara ikasi eta ahozko zein idatzizko komunikazio-gaitasuna hobetu ahal izango duzu, baita zure hizkuntza-ohitura berrietan sakondu ere: denbora gutxian urrats handiak emango dituzu ikaskuntza-prozesuan, eta euskaraz aritzean, zure segurtasuna areagotuko da.

Barnetegiek zure beharrak asetzeko prestatutako ikastaroak aurkituko dituzu, zure mailara egokitzen direnak. 

Barnetegian, euskara ikasteaz gain, euskaraz biziko zara; gure hizkuntza modu naturalean ikasteko bermea da.

Esan bezala hiru eskaintza aukeratu ditugu. Lehenik eta behin, Bakaikuko Etxea dago. Bakaikun, Nafarroako Sakana eskualdean, duela gutxi eraberritutako baserria da. Turismoa Sakana

Bigarrenik, Zornotzako barnetegia dugu. Urte askotako esperientzia duen zentroa da, beste biak bezala, eta Amorebieta-Etxanon dago, Bizkaian. Turismoa Zornotza

Azkenik, Maizpide barnetegia ekarri nahi izan dugu. Barnetegia Lazkaon dago, Gipuzkoako Goierri eskualdean, eta pertsona asko igaro dira bertatik bere ikasketa prozesuan sakontzeko. Turismoa Goierri

Hiru toki hauetan erakargarri ugari aurkituko dituzu, kulturalak, aisialdikoak, naturarekin kontaktua dutenak eta gastronomikoak. Agindutako betez, esteka honetan, Euskal Herrian barna aurkitu ahal duzun aukera zabalaren berri ematen dizugu. Egin klik esteketan eta murgildu barnetegian.