Maskarada denboraldia hasi da

Inauteri garaian bete-betean gaudela, gure geografian barna nonahi topa dezakegu neguko ospakizun honen berariazko adierazpena. Zenbait herritakoak ezagun egin dira, baina guztien artean bada bereziagoa den bat: Zuberoako Maskarada. Pasa den urtarrilaren erdialdean hasi zen horien denboraldia, eta apirilaren bukaera arte disfrutatzeko aukera dago Zuberoko hainbat herritan.

Herritarrak aktore bihurtzen dituzten kale antzerki moduak dira, eta horregatik dira hain bereziak. Pastoraletan bezala,  bi talderen arteko lehia adierazten dute, onen eta gaiztoen artekoa. Lehenengoak Gorriak dira, dotore jazten eta dantzatzen dute, eta ordenaren isla dira. Bigarrenak, Beltzak, aldiz, baldarrak, basatiak eta zirikatzaileak dira.

Maskaradak egun osoa hartzen du. Goizean «Barrikaden» unea da. Auzotik auzo barrikadak egiten joaten bira, bukaeran Gorriek dantza soka batez hausten dutenak. Arratsaldean, herriko plazan, eskaintzen da antzezpen-dantzaldi nagusia.

Pasa den urtarrilaren 15an izan zen aurtengo lehenengoa, Maulen, herri horri egokitu baitzitzaion aurtengoa prestatzea. Mauletarrak biran egonen dira Zuberoa osoan  apirilaren 22ra arte.

Maskaradak 2023 Egutegia
Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)
Urtarrilak 22, igandea: Atharratze
Urtarrilak 29, igandea: Pagola
Otsailak 5, igande: Mendikota
Otsailak 11, larunbata: Gamere
Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi
Otsailak 25, larunbata: Altzürükü
Martxoak 4, larunbata: Muskildi
Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi
Martxoak 19, igande: Zalgize
Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe
Apirilak 2, igandea: Larraine
Apirilak 9, igandea: Barkoxe
Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)
Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea: 
Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko