Errigora balioekin bat egiteko deia

Martxoaren 29ra arte Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskatu daitezke, euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo-ohituretan eragiteko modu bat da. Izan ere, Errigora, kontsumitzeko moduak aldatuz, ekoizteko erak aldatzeko bide bat sustatzen ari da:

  • Bertako elikagaien alde eginen duzu.
  • Euskara indartuko duzu.
  • Auzolana bultzatuko duzu. 
  • Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.  

Identifikatzaile berria
Martxoaren 1ean Errigora Balioak identifikatzailea aurkeztu zuten, “gure produktuak gure balioekin estuago lotzeko berme-zigilua. Kontsumitzaileen babesarekin, ekoizpenaren eremuan pausu berriak emateko eta identifikatzaileak konpromiso sakonagoak barnebiltzeko babesa izango dugu”.

www.errigora.eus
Errigorako produktuak ezagutu eta eskaera egiteko aukera dago webgunean.