Kulturgileen greba digitala

Gaur eta bihar greba eginen dute ehunka kulturgilek, beren egoera bistaratu, neurriak eskatu eta kulturaren balioaz gogoeta eginarazteko. Itxialdian gaudenez, greba digitala izanen da. Elaidek bat egiten du kulturgileen grebarekin.

Elaideko berrietan eta baliabideen poltsan toki nabarmena du euskal idazle, aktore, zinemagile, bertsolari edo musikarien uztak. izan ere, euskarea bizitzeko eta gehiago ezagutzeko ezinbestekoa da kultur sortzaileen lana. 

Elaideren ustez, garrantzitsua da kulturgintzan lan egiteko behar diren baliabide, baldintza eta sare egokiak lortzea. Horregatik bat egiten dugu kulturgileen grebarekin.

                                                                                   Ikus ditzagun desagertu dira.
                                                                       Entzun ditzagun isildu dira