Jakina!: on line doan jolasteko eta txapelketak egiteko euskal tribiala

Azkue Fundazioak eta Saure editorialak garatu dute jokoa, interneteko erabiltzaileei euskaraz jolastu eta elkarrekin harremantzeko aukera emateko asmoarekin. Tribialak zortzi gaitan sailkatutako 4.800 galdera ditu eta beste erabiltzaile batzuekin txapelketak antolatu daitezke, bai pribatuan, bai publikoan. Probatu nahi? ELAIDEn azalduko dizugu nola.

 “Jakina! Euskal tribiala” jokoak 4.800 galdera ditu zortzi gaien inguruan: euskera eta literatura, aisialdia eta kirola, zientzia eta teknologia, geografia eta historia, kultura eta artea, zinema eta ikuskizunak, gizartea eta usadioak, eta azkenik, musika eta dantza.

Jokoa www.jakina.eu webgunean topa daiteke eta bertan jolastu ahal izateko egin behar den gauza bakarra erregistratzea da. Honako datu hauek sartu behar dira: izena eta abizenak, erabiltzaile izena, pasahitza eta posta elektronikoa. Datuak sartzerakoan leiho berri bat irekiko da jokoaren estatistikekin, eta ondoren, goiko menu-barran, “jokatu” eta “partida berri bat sortu” sakatu behar da. Partida berri bat sortzen denean, aukera gehiago daude: jokoa pribatuan edo publikoan, gaia aukeratu, jokalari kopurua eta partidaren zailtasuna. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sustatzaileek diotenez, jokoaren helburua honakoa da: “tresna didaktiko, dibertigarri eta erakargarri bat eskaintzea, sarea erabiltzen duten pertsonen eta euskararen artean harremanak finkatzeko”. Ildo beretik “Jakina!”-k aukera asko eskaintzen ditu euskera sustatzeko, aisialdian eta arlo akademikoan.

Aukera ezinhobea beraz konfinamendu garai hauetarako.