Hizkeren eta ahozko ondarearen gordailu

Ahotsak.eus atarian Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea biltzen dira. Euskararen eta euskal hiztunen kolore eta aberastasun guztia herritarren eskura, 362 herri, 6.000 hizlari eta 61.000 bideo pasarte.

Ahotsak.eus webgunea edukiz josia dago. Aparteko baliabidea da, eta hainbat tokitako hiztunak eta hizkerak aurkitzen ahal dira bertan. Grabazioak herrialde eta herrien arabera zerrendatuta daude. Nafarroako kasuan, 73 herritako hiztunen pasarteak ageri dira.

Aski argigarria da euskalkiei buruzko atala, begirada batean mapa eta sailkapena ikusten ahal dira.

Webguneak badu albisteen atala, eta intereseko bertze atal batzuk: ikasgeletarako materiala, gazteen mundua eta memoria historikoari buruzko gaiak ere lantzen dituzte.