Opor egunetarako denbora pasa, Erran.eus agerkariko "Euskararen txokoan"

Udaberriko opor egunotan, etxe inguruan gelditu nahiz kanpora joan, norberarentzako denbora gehiago izaten da. Erran.eus sareko agerkarian bada aski txukuna den baliabide bat.

Erran.eus agerkariko "Euskararen txokoan" badira zenbait atal: bitxikeriak, ariketa dibertigarriak, podcastak, nola erran?, kalko ustelak, etab. Denbora pasa polita izaten ahal da, euskara praktikatu bidenabar. Gainera, nahi izatera, proposamenak bildu eta galderak erantzuten dituzte, info@ttipi.eus helbidera idatziz edo Whatsappez 744 48 43 61 telefonora idatziz.