IKASTEK, euskara ikasteko eta hobetzeko “APP” sorta

Aldizka, euskara ikasleendako eta euskaradunendako ere baliagarriak diren hainbat aplikazioren eta plataformen berri ematen dugu ELAIDEn. Gaurkoan aurkeztu nahi dizueguna ikastek du izena.

Ikastek smartphonerako doako plataforma da, era dibertigarrian, euskara ikasteko eta hobetzeko aukera eskaintzen duena.

Ikastek-eko heziketa jokoak maila eta adin guztietara egokituta daude: txikientzako jokoak ditu, ohikoenak diren hitzak ikasteko parada eskaintzen dituztenak; eta halaber, EGA ziurtagiria lortu nahi duten helduentzako jokoak ere aurki daitezke bertan.

Hortaz, helduei umeekin euskaraz aritzeko eskaintza bikaina suposatzen die plataforma honek.

Euskara bultzatzea da Irontec etxeak sortutako Ikastek plataformaren helburua, betiere teknologi berriak baliatuta. Horretarako, garatzen dituzten aplikazio guztiak helburu hori lortzeko bidean daudenen eskura ipini nahi dituzte, etxeko txikienak izan, nola euskara ikasten diharduten helduak izan.

Ikastek plataforman hiztegia lantzeko adin ezberdinetako pertsonei zuzendutako joko ezberdinak eskaintzen dira: Ikashitz, Ikasikusi, Ikasteka, Ikaszopa eta Ikasordena. Hauetan, letra zopak, irudiak, marrazkiak eta abar erabiltzen dira.

Helduentzako propio eskaintzen den aplikazioa EGA azterketak prestatzekoa dugu plataforma honetan; alegia: Ikasega.  EGA mailako froga mugikorrean prestatzeko aukera eskaintzen du aplikazio honek, benetako azterketekin.

Ikasegak, EGA ziurtagiria lortzeko azterketara aurkezteko prest dagoen jakiten lagunduko dio ikasleari. Atariko probak jasotzen dira bertan.

Aplikazio bakoitzak funtzionamendu arautegi berezkoa du. Hauetako edozein jaisteko, loturan sakatzea baino ez dago. IOS eta Androiderako egokitua dago.