Harremanetarako, kaixomaitia.eus

Kaixomaitia.eus euskarazko harremanetarako webgunea da. Berriki, Bagera euskara elkartearekin eta Aztiker Ikergunearekin batera, Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte.

Kaixomatia.eus webgunea 2007an sortu zen harremanak errazteko. Urteen joanean tresnak garapena izan du; Kaixomaitia komunitateak 4.000 lagunetik gora jarri ditu harremanetan denbora honetan.

Berriki, Euskal Herritarron harreman afektibo sexualei buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. On-line bidezko inkesta lehenbizikoz 2016an egin zuten. Emaitzak sarean jarri dituzte ikusgai.