Hainbat gomendio Durangon erosteko 2

Hemen dituzue gaurko gomendioak.

Maddi Ane Txoperena Iribarren
Ene baitan bizi da
Elkar
Eleberria

Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitatea, lehengo eta oraingo amodio eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politikoaren ondorengo ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak... 

 

Antzara Eguna
Harkaitz Cano (Idazlea) & Adur Larrea (Irudigilea)
Txalaparta
Nobela grafikoa

Adur Larreak eta Harkaitz Canok fikzioaren bidez lortu dute Santi Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak biltzea, ekinbide publikoa eta bizitza pribatua jostea, iragana eta oraina lotzea, garai baten kontaketa bizia marrazteko. 

 

Eta bihar... gomendio gehiago!

 

www.durangokoazoka.eus/eu/denda

Nobedade guztiak web orrian.