Hainbat gomendio Durangon erosteko 4

Gaur bi proposamen berezi eginen dizkizuegu: helduendako album ilustratu bat eta Angela Davisen saiakera bat.

Bi txantxangorri haritz adarrean
Yolanda Larreategui  (Irudigilea) & Malen Amenabar (Idazlea)
Erein
Helduendako album ilustratua

Narrazioan bi gai nagusitzen dira eta biak ere sentiberatasun handiz daude garatuta. Bi gai horiek dira ipuinaren indargunea, gure gizartean tabu izaera gordetzen dutenak gaur egun ere. Narrazioan barneratu eta deskubritu egin behar dira, idazleak egin dituen hitz jokoen artean.
 

Emakumeak, kultura eta politika
Angela Davis
Katakrak
Saiakera 

1983an argitaratu zuen Angela Davisek Emakumeak, arraza eta klasea lan entzutetsua. Eta, urtebete beranduago, senideen eta lagunen gomendioa jarraituz, argitaratu zuen Emakumeak, kultura eta politika. Gai guztiak hiru ardatz nagusitan sailkatu zituen: emakumeen berdintasunaren aldeko borroka, nazioarteko gaiak eta kultura. 

Bihar, azokaren azken egunean, gomendio gehiago

www.durangokoazoka.eus/eu/denda

Nobedade guztiak web orrian.