Hainbat gomendio Durangon erosteko 3

Gaur misteriozko eleberri batekin eta Igerabideren liburu batekin gatoz.

Hilketa lokartua
Christie, Agatha (Itzultzailea: Xaber Aristegieta) 
Igela
Misteriozko eleberria

Gwendak etxe eder bat erosi berri du Ingalaterrako kostaldean, bizitza lasai eta eder bat izateko asmoz. Laster hasiko da konturatzen etxeak iragan lazgarri bat ezkutatzen duela: denbora luzez egon da hilketa bat, lokartuta. Baina hiltzailea ez dago, ez, lotan.
 

Noiz arte arrazoi
Juan Kruz Igerabide 
Alberdania
Aforismoak 

Aforismoak esaldi laburrak dira. Askotan, atsotitzekin alderatzen dira baina guztiz kontrakoak dira. Aforismoak ez dira batere dogmatikoak; atsotitzek, berriz, gauzak nola egin behar diren erakusten digute. Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da.
 

Eta bihar... gomendio gehiago!

 

www.durangokoazoka.eus/eu/denda

Nobedade guztiak web orrian.