Gau Beltza: ez izan beldurren beldur

Udazkenetik negurako bidean, gauak gero eta luzeagoak diren aroan, hainbat erritu egin izan dira Europa osoan, baita gurean ere: urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideen oroimena… Garai batean, esaterako, kalabazak edo arbiak husten ziren eta aurpegi forma ematen zitzaien, kandela txiki bat sartu eta bide bazterrean argiztatuta jartzen ziren, bizilagunak beldurtzeko eta hildakoen arimei bidea erakusteko.

Oiartzunen Gau Beltzaren inguruko bideoa egin zuten 2024an.

Egunik motz eta ilunenak datozenean ospatzen da Gau Beltza. Iluntasun horren baitan, norbere beldurrei modu kolektiboan aurre egiteko bidea ematen digu egun honek, eta barrura begirako ariketan jartzen gaitu. Izan ere, Gau Beltza omen da hildakoek eta bizidunek bat egiten duten gaua. 

Azkeneko urteetan indarra hartu duen eguna da urriaren 31. Ez da berria ordea, gure herrietan garai batean ere ospatzen den eguna dela erakutsi baitigute adinekoek. Hainbat kontakizun bildu dira gaur egun ezagunak egin zaizkigun kontuei buruz: kalabazak edo arbiak husten zituztela eta aurpegi forma ematen zietela. Ondoren kandela txiki bat sartu eta bide bazterrean argiztatuta jartzen zituztela, bizilagunak beldurtzeko eta hildakoen arimei bidea erakusteko.

Erritu horietako batzuk berreskuratu eta berriak sortzeko ahaleginean dabiltza herriz herri, esaterako Leitzan, Atarrabian, Garesen, Lesakan, Iruñean… (informazio gehiago Elaideko eta  ERAko agendetan).

Era.eus webgunetik ekarritako albistea.