Euskararentzat ezinbestekoak diren saskiak

“Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean” lelopean, Errigoraren hamabigarren ´Euskarari Puzka” kanpaina martxan da. Saskiak eskatzeko epea azaroaren 13an amaituko da.

Euskarari Puzka kanpaina ezinbesteko elkartasun-keinua da. Nafarroa erdialdean eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileak (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbestekoak dira euskararentzat, bertatik eta bertara lan egiten baitute euskarak zonaldean arnasa har dezan.

Eta lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak gara gainontzeko lurraldetako euskaltzaleok, saskiak eskatuta balioaren % 25a Ager zonaldeko euskalgintzak jasoko duelako.

Aurreko urteotan bezala, hiru saski (beltza, berdea eta gorria) jarriko dira salgai, Nafarroako Agerrean ekoiztutako produktuekin osatuak. Saskien eskaera Errigoraren webgunean egin daiteke, azaroaren 13ra arte.