Euskarabidearen euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko azken egunak

Urriaren 31n amaituko da euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea, eta deialdi honetan B modalitaterako eskaerak aurkeztu ahal izanen dira, hau da, 2025eko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi eta 2026ko ekainaren 30ean amaitu diren ikastaroak.

Laguntza eska dezateke AEK, IKA eta bai&by euskaltegietako maila guztietako ikasleek eta Zubiarte Euskaltegi Publikoko eta Nafarroan dauden hizkuntza eskola ofizialetako A1 mailako ikasleek. Foru Administrazioko langileek ere laguntza jaso dezakete, baldin eta ikastaro horregatik diru edo denbora konpentsaziorik eskatu ez badute.

Zenbatekoei dagokienez, A1 mailako ikasleei % 100era arteko dirulaguntzak eman ahal izanen zaizkie; beste ikasmailetako ikasleei, ikastaro motaren eta ordu kopuruaren arabera: 125 eta 475 euroren arteko dirulaguntza aurrez aurreko ikastaroetarako, eta 250 eta 475 euroren artekoa autoikaskuntzako ikastaroetarako.

Laguntzak bi epetan ordainduko dira, 2025eko abenduan eta 2026ko uztail-abuztuan, eta bateragarriak dira toki entitateek ematen dituztenekin.

Informazio xeheagoa izateko eta eskaera egiteko, sakatu hemen.