Euskaraldia: Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan

Bertan dugu Euskaraldia. Aurtengo lemak ongi laburtzen du Euskaraldiaren helburua: euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea. Aukeratu rola eta eman izena! Azaroaren 24ra arte duzu horretarako aukera.
Ariketa soziala azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen da. Bezperan, azaroaren 19an, 19:00etan, hasiera ekitaldia eginen da Antsoaingo antzokian. 

Zer da Euskaraldia?
Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak alatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokonez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

Aurten, norbanako bezala (Ahobizi edo Belarriprest) parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izanen dugu Ariguneen bidez. Hona hemen definizioak:

•    Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz eginen du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izanen da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. 

•    Belarriprest: Gaitasun eta aukeren arabera erabakiko du euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez du euskaraz eginen ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek berari uneoro euskaraz hitz egitea nahi du. Gakoa jokareran dago eta ez gaitasunean.

•    Arigunea: Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duten harremanean (kanpo ariguneak).

Euskaltegietarako unitate didaktikoak
AEK-k Euskaraldiari buruzko unitate didaktikoak prestatu ditu, A1, A2, B1 eta B2-C1 mailara egokituak.  

Eman izena!
http://izenematea.euskaraldia.eus