Etxetik Plazara podcast berria aurkeztu dute

Etxetik Plazara euskara etxetik mugitu gabe lantzeko tresna da; alde batetik, euskaltegira joaten ez diren hiztunendako, eta, bertzetik, euskaltegian ikasten ari diren ikasleendako. Garai berrietara egokituta, podcasta aurkeztu dute, euskara dosi txikien bidez ikasteko tresna aproposa.

Mendialdeko IKA euskaltegien egitasmoa da Etxetik Plazara. Duela 25 urte, aldizkaria martxan jarri zuten, eta, segituan, izen bereko irratsaioa, Xorroxin irratian. Egitasmo honen helburua irakurmena, idazmena, eta gramatika ahalik eta modu arin eta atseginean lantzea izan da, eta helburu horri eutsiko diote aurrerantzean ere.

Hiru astetik behin, ivoox plataformara igoko dituzte saioak. Hona hemen lehenbiziko podcasta: proposamenak nola egin behar diren ikasi ahal izateko.

Aditu, ikasi eta erabili!

Etxetik Plazara podcast guztiak Elaideko baliabideen atalean izanen dira entzungai.