Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan Solaslaguna abian, elkarrekin

2020-2021 ikasturtea martxan da, eta Solaslaguna mintzapraktika programan izena emateko epea zabaldu da.
Osasun egoeragatik berezia izanen den ikasturte honi hasiera emateko garaia dugu. Urtero bezala, ohiko solaslagun taldeak martxan jarriko dira euren euskara maila hobetzeko edo hobetzen ari direneri laguntza eskaintzeko.

Bi modutan parte hartzen ahal da:

Bidelagun gisa: euskaraz ongi solas egiten duten pertsonak dira, eta euskara ikasten ari direnei lagunduz parte hartzen dute.

Bidelari gisa: euskaraz komunikatzeko oinarrizko gaitasuna dute, baina ez dute erabilerarako pausoa eman. Solaslagunak astean ordu batez euskaraz aritzeko aukera eskainiko die.

Solaslagunean izena ematean talde txiki batean parte hartuko duzu, astean ordu batez 4-5 pertsonekin elkartu eta euskaraz solas egiteko aukera izanen duzu, konfiantza eta giro onean.

Izena emateko:

610920673 telefono zenbakian.

solaslaguna@topagunea.eus helbide elektronikoan.

Solaslagunen bloga