Euskara Satorra, euskara ikasteko kanala Youtuben

Beñat Erezumak bost urte daramatza YouTuben euskara ikasteko kanalarekin: Euskara Satorra kanala alegia. Mundu osoko jarraitzaileak ditu.

Beñat Erezuma, Bilboko Institutu bateko Teknologia irakaslea, duela bost urte hasi zen YouTuben bideoak zintzilikatzen, euskara modu entretenigarrian irakasteko, eta, harrera bikaina izan ondoren, gaur egun 150 bideo inguru eskegi ditu jada. Bere datuen arabera, kanalean sartzen den % 75 Estatu espainiarrekoa da, eta % 25 kanpokoa, batez ere Argentina, Estatu Batuak eta Txilekoa.

Bere kanalak 27.500 harpidedun baino gehiago ditu. Ikus ditzakegun ikasgaien artean, honako hauek ditugu: Euskara ikasi, txosnetan aritzeko mailan, Nola hitz egin euskaraz zure neska-lagunaren lagunekin ideiarik izan gabe, edo Euskara futbolarientzat.

Euskara Satorra kanalean bildutako bideoek hamabost minutu inguruko iraupena dute, eta sortzailearen hitzetan, «Nire bideoak ez dira euskara ikastaro bat, ez dut hori nahi; euskara ikasteko bideoak dira, elkarrizketetan erabiltzeko bideoak, eta egunerokoan topa ahal ditugun gauza asko hartzen ditut». Beraz, bideo hauetan, euskaraz moldatzen irakasten digun eguneroko egoerak islatzen ditu. Horrela, orduak, asteko egunak esaten ikasiko dugu, aditzak, deklinabideak eta hiztegia ahaztu gabe. Aurkezpenekin hasiko gara, eta gero eta konplexuagoak diren eguneroko egoerak sortzen jarraituko dugu, umore pixka batekin.

Kanalen sartu eta bideo guztiak ikusteko sartu hemen.

Berriki, podcastek osatzen duten kanala sortu du, euskara zerotik hasita ikasi ahal izateko, Euskara Satorra Podcast izenekoa.