Zubiarte euskaltegian izena emateko bigarren epea irekita

Matrikula egiteko 2. epea urtarrilaren 17tik 21era bitarte luzatuko da. Matrikula aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz egiten ahal da. Zubiarte euskaltegi publikoa da eta maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu.

Zubiarte euskaltegian euskara ikasteko eta hobetzeko zenbait aukera daude: aurrez-aurrekoak, autoikaskuntza, mintza taldeak eta on-line ikastaroak. Maila guztiak eskaintzen dituzte: A1 hasiera, A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA/C1. Epe honetan jada martxan diren ikastaroetan hutsuneak beteko dira. Horretaz gain, A1-hasiera taldea ere badago (astelehen-asteazkenetan 17:00-19:30).

Zubiarte euskaltegiak ikasgela birtuala du online klaseak emateko. Hain zuzen, azken hori da aurtengo nobedadea. Bi aukera daude: bi egunetan on-line edo autoikaskuntza, mintzasaioa eta tutoretza on-line. 

Matrikula

Matrikula egiteko epea urtarrilaren 21ean bukatuko da eta on-line egin daiteke. Aurrez aurre matrikula egiteko, eskatu hitzordua 848 431 010 telefonoan edo idatzi euszubia@educacion.navarra.es postara.

Informazio gehiago:

Talde eskaintza osoa , ordutegiak eta matrikulatzeko aukera web orrian.