MintzalagunON sarea

Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan, mintzapraktikan sarean egiteko aukera eskaini nahi du MIntzakidek: #mintzalagunONsarea. Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitu Euskaltzaleen Topaguneak.

Internet bidezko sare handi eta zabal bat josteko abagune aproposa bizi dugu, gure komunitatea indartzeko aukera paregabea. Etxealdian ere bizipenez eta emozioz osatutako mundu zabal bat zure zain! Ongi etorri mintzalagunon mundura!  

Egitasmoaren helburua da, pandemia baino lehen martxan ziren lagun guztiak, mintzakideak eta solaslagunak online saioetara erakartzea, honetarako hainbat baliabide eta laguntza eskainiz.

Saio osagarri birtualak ere eskainiko dira eta lagun berriak topatzeko aukera izanen da, ordura arteko mintzakide edo solaslagun taldea animatzen ez bada edo besterik gabe lagun berriekin mintzatu nahi baduzue.

Parte hartu nahi baduzu hemen sartu eta eman izena, oso erraza da.

 

 

Egitasmoaren helburua ere bada, konfinamendu garaia amaitu ondoren herrietako egitasmoetan txertatzea MintzalagunON sarea.

Animatu eta gozatu!