Euskal Herria Zuzenean Jaialdia, Irisarrin

Aurtengo EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 26. edizioa uztailaren 1etik 3ra ospatuko da Irisarriko Nafarroa Beherean. Hirugarren urtea da udalerri honetan ospatzen dena. Egitarau zabala osatu dute ostiraletik hasita. Kontzertuak ezezik, plazan adin guztietako publikoarendako jarduerak antolatu dituzte.

Azken orduan batu den Brasilgo Sepultura taldea kontuan hartuta, horrela geldituko da, horrenbestez, musika programazioa:

UZTAILAK 1 - OSTIRALA:
Lumi, Amorante, Delirium Tremens, Fizt & Furiuz, Sepultura, Eesah Yasuke, Atoem.

UZTAILAK 2 - LARUNBATA:
Kilimak, Frigo, Madelyn Ann, Pasadena, Ødei, Ezpalak, Bulego, Vulk, Merina Gris, Calling Marian.

UZTAILAK 3 - IGANDEA:
Gailu, Josepa Tapia, Ibil Bedi, Frikun, Sofa, Ah ! Kwantou, Joseba Irazoki eta Lagunak, Xutik, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fusible.

 

Aurten, gainera, kontzertuen artean DJak egongo dira pentzea girotzen: Juanita Ba¬nana, Lee Scratch Pourri, DJ Txako, Øra eta Marko et Selectarak.

Halaber, Irisarriko plazan, hainbat ikuskizun egongo dira, doan. Larunbatean Erabil Kolektiboak euskara ikastaroa eskainiko du, eta bertso musikatuarekin segituko du egunak. Ondotik, Sarini Zirkoak bere akrobaziak eskainiko ditu, eta Haatik dantza taldea ere arituko da. Euskal Herriko hainbat rapero ere bilduko dira Kanalduderekin antolaturik. Gaitistaneko Orkestra txarangak eguna animatuko du.

Igandean, Le Petit Théâtre de Pain antzerki konpainiak Le grand bancal ikusgarria emango du, eta musika jarriko dute Zigante eta Gaiteroek, baita Rakatapunkek, Kinbonbo Brass Bandek eta DJ Reimyk ere. Hastapenetik dantza konpainiaren ikusgarria, Dune kolektiboaren Baltsa publique sorkuntza eta Luze edo Motz umoregileen emanaldia ere egongo da.

Haurrentzako egitaraua ere egongo da Haurren Xokoan: zirkua, jolasak, mitologiari buruzko tailerra, Pontx Pailazoa…

Sarrerak (ostirala eta larunbata 21,5 euro, eta igandea 16,5) eta bonuak (51,5 euro) webgunearen bidez eros daitezke. Jaialdirako bonua dutenek akanpalekuan igaro ahalko dute gaua, doan.

EHZ - Euskal Herria Zuzenean 2022: egitaraua