Errigora: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka

Ate joka dugu ERRIGORAren kanpaina berria! Urriaren 24tik azaroaren 12ra eskatu ahal izanen dira Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak. Hauen balioaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da. Zonaldeko ikastolez, AEK-z eta Sortzenez gain, AGERRALDIA jaioberriak jasoko dut partida bat.

Hiru kutxa daude aukeran: 

  • Saski beltza (betikoa) +Korrikaren katilua: Nafarroako hegoaldeko produktuen kutxa klasikoa (barazki kontserbak, olioa, ardoa, zumoa, pastak…).
  • Saski berdea (ekologikoa)+Seaskaren egutegia: Produktu ekologikoekin (barazki kontserbak,  pasta, arrotza olioa, ozpina, zumoa…).
  • Kutxa zuria (berezia)+D ereduaren haziak: Nafarroa helgoaldeko gutiziak (barazki kontserbak, olioa, ardoa, patxarana, gozoak… 

Nor gara?
Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoalde du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz. 

Egunetik egunera gero eta zabalagoa den komunitate batek ematen dio gorputza ekimenari; ilusioz eta anbizioz ari garen herritar, nekazari, ekoizle, euskaltzale eta kontsumitzaileez osatutako sare anitz batek. Gure txikitasunetk elkarlan handi bat gauzatu nahi dugu Nafarroak Euskal Herria behar duelako eta Euskal Herriak Nafarroa behar duelako.

Kanpainak
Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina egiten da. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. 

Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten diogu (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin dugu. Egun 3 saski ematen dira aukeran. 

www.errigora.eus
Egin eskaera web orrian.