BADOK.EUS, euskarazko musika ezagutzeko ezinbesteko plataforma

Musika bidelagun aparta izan daiteke hizkuntzak ikasteko edo ikasi dena indartzeko, gainera modu atseginean egin daiteke. Musikaren bidez edozein hizkuntzaren ahoskera, hiztegia edo ulermena hobe daitezke, baita euskararena ere.

2009an Berria egunkariak BADOK.EUS ataria sortu zuen euskal musika ezagutzera emateko.  Atari honetan talde edo bakarlarien biografiak ikus daitezke baita musika entzun ere. Azpimarratu behar da euskal musika, gainerako hizkuntzetan sortzen den musika bezala, eboluzionatzen joan dela eta gaur egun edozein musika estilo entzun daitekeela euskaraz.

Horiek denak entzun daitezke BADOK plataforman.

Gaur egun, hauexek dira BADOKek eskaintzen dituen aukerak:

•    Euskal musikaren historia ezagutu daiteke XX. mendeko erdialdetik 90. hamarkadaren bukaerara.
•    Musikari eta taldeei buruzko informazioa, estiloen arabera edo alfabetikoki ordenatuta.
•    Euskal musikaren aktualitatea ezagutu daiteke albisteen, elkarrizketen edo erreportajeen bidez.
•    Eta garrantzitsuena musikari buruzko edozein euskarritan, musika entzuteko aukera da. BADOK atarian kantuak streaming bidez entzun daitezke (atal honetan ematen dira argibideak).
•    DUMBALA podcasta: Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek gidatutako podcasta. Hilean bi saio igotzen dituzte.
•    Aplikazioa eskura dago BADOK atariaz sakelako telefonoan edo tabletan gozatzeko.