Entzun "Igogailua", podcast bidezko fikziozko saila

Duela hilabete batzuk AEK-k plazaratu zuten bost kapituluz osatutako fikziozko podcast saila. Itxialdi garai honetarako plan ezinhobea.

Bat-batean, igogailuak zarata handia atera du. Ainhoak ez daki zer gertatzen ari den... Igogailu batean harrapatuta geldituko da, eta igogailu barneko interfonoaren bidez arreta ematen duen pertsonarekin hitz egiten hasiko da. Abiapuntu horrekin, Hiru Damatxo ekoiztetxeak Igogailua fikziozko podcast-a sortu zuen.

Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak (bakoitza lau minutu ingurukoa) ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu zuen AEKn duela hilabete batzuk. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN

Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko sail bat.Gidoia eta edizioa: Hiru Damatxo. Ahotsak: Nerea Arriola eta Nerea Aranburu aktoreak

Hemen aurki ditzakezue kapitulu guztiak.

On egin!!