Etxealditik Euskaraldira: eman ditzagun esker onak euskaraz

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.

Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.